XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gasolina.

- ¿Nola esan dek?.

- Gasolina.

- Oraindaño aditu eztedan izena dek orixe.

Gatza zer dan bazekiat, baña gatz orina, ¡um!... usai txarra artzen zeoat.

- Ez, gizona, ez; aditu ezazu ondo.

- Ik esan zak ba ondo.

- Bai.

Gasolina.

- Dana dala.

Gatza, gatzagia, gatzura, gantza ta orrelakuak aditu izan dizkiat, baña gatz-moliña edo ik esan dian ori, eziñ ikasiko diat.

Palta andirik ere etzidak egiten, eta dijuala eun legua bidean, bere usai eta kiratsarekin.

Danik onena ere
Bada gatz-moliña,
Neretzako naiago
Diat txakoliña.

- ¿lkusten dituzu, Anton, automobill ortan dijoazen bi gizon oiek?.

- Bai, bai.

Ikusteko moduan zijoazik.

Panparroi dijoazenik ere, eztiat esaten, baña ezetzik ere, enikek esango.

- Gizon ederrak eta galantak badira beñepeiñ.

- Bai, ta bazterren bat jotzen badu automoille orrek, idiakiñ eraman bearko ditek automoillea, eta onik onenean tortilla ederra egiteko gaiare izango dek.